2019/10/24

HELSINKI HIRIA eta HEZKUNTZA SISTEMA

HELSINKI

Goizean Helsinkiko  inguru ederrak ezagutzeko tour kulturala. Hiri ederra, hotza, 4º etorri garenean. 600.000 biztanleko hiria da. Oinez edozein tokitara hurbiltzeko modukoa.  Portua du eta bertan bi piszina aurkitu ditugu: bata hotza eta bestea, zorionez, 28 gradutan dagoena. Katedral gorri ortodoxoa eta zuria luteranoa, altura berean eraikita biak, garrantzi bera izateko pentsatuta. Baina toki bat aukeratu beharko balitz, liburutegia da hori, bertan biltzen baitira helsinkiarrak lagun artean egoteko, kafea hartzeko, talde lanak egiteko, josteko tailerrean aritzeko, ume zein gazte...






                     

                                                           Katedral luteranoa

     
                                                                 Liburutegia 


                                         




     
                                                           Katedral ortodoxoa 



Arratsaldean, finlandiar hezkuntza sistemari buruzko jardunaldiak.  Hemen dituzue berezitasun batzuk :






                                     


                                       


                                        




  •  Haur hezkuntza ez da derrigorra, eta ordaintzen den bakarra da. Gehienek eramaten dituzte umeak bertara. 
  • Sei urterekin hasten dira Pre-primary eginez:  hurrengo 9 urteren prestakuntza da. Doakoa da  hezkuntza sistema batxilergo arte. Ez dago eskola pribaturik. Ez dute ezer ordaintzen, ez eskola, ez autobusa, ez materiala, ezta jantokia ere. Aukeren berdintasunean oinarritutako hezkuntza sistema batean sinesten dute. Ez dago aukeraketarik eskoletan sartzeko, ume bakoitzari gertuen dagoen eskola tokatuko zaio.
  • Hemen bezala, ikasleek izenez deitzen dituzte irakasleak.
  • Hemen ohi dugun moduan, bi irakasle  sartzen dira gelan, arazodun ikasleak hobeto artatzeko 
  • 20 ikasleko ratioa dute gelako LHn, 23 DBHn eta 25 Batxilergoan.
  • Lau edo bost hizkuntza ikasiko dute eta kuriosoa da, ez dagoela hizkuntza akademiarik eskolaz kanpo ikasten segitzeko. 
  • Etxeko lanak ohikoak dira
  • Espazioaren kudeaketak berebiziko garrantzia du (hesirik ez dago, ikasgeletatik kanpoko gune komunak...).
  • Irakasleek gurasoen konfidantza dute eta estima handiko ogibide da. Unibertsitatean sartzeko 9,5/10ko nota behar dute eta %10ek bakarrik lortzen du sartzea.
  • Ez daukate ikuskaririk 90eko hamarkadatik hona.
  • Lanbide Heziketak oso izen ona du, eta %40k baino gehiagok bide hau aukeratzen du.
  • Gobernuak beharren arabera baimentzen ditu unibertsitate ikasketetako plazak.