Azken egunean, goizean goiz ferria hartu eta Tallinera iritsi ginen. Oso bidaia erosoa da, bi orduan egiten dena. Finlandiako golkoaren bestaldean dago Estoniako hiriburua.
430.000 biztanleko hiria da Tallin eta azken urteetan, turismoari eta teknologia berriei loturiko enpresei esker (Baltikoko Silicon Valley deitzen zaio), gorakada ekonomikoa ezagutu du.
Bere kokapenari eta historiari esker, estoniar askok finlandiera eta errusiera ere hitz egite dute. Gazteen artean ingelesa ere oso zabalduta dago.
Arratsaldeko azken orduan hartu genuen bueltako itsasontzia. Egun batean nahiko ondo ikusten den hiria da Tallin.