2019/10/24

SPOONLADEN INSTITUTUA (BATXILERGOA)

Azken bisita : Espoonladen Institutua. BATXILERGOA BAKARRIK






Ateak zabaldu dizkigute eta Finlandiako batxilergo sistema ezagutzeko aukera izan dugu. Hona azpimarratzeko moduko berezitasun batzuk :
  • 3 urtekoa da. Urtebete gehiago luzatzeko aukera ere eskaintzen zaie hala behar dutenei.
  •  Hainbat modulo egiten dituzte urtean zehar, hau da, 7 aste igaro ondoren, ikasgaiak aldatu egiten dituzte eta 5-7 ikasgai bakarrik sartzen dira bakoitzean.
  • Klaseak 75 minutukoak dira. Eta klaseen arteko atsedenaldia 15 minutukoa.
  • Selektibitatea ere badute. Matriculation exam deitzen diote. Gurean bezala, ez dute ahozkorik, harrigarria bada ere! GUTXIENEZ, LAU IKASGAI ebaluatzen dizkiete: finlandiar hizkuntza derrigorrez, eta aukerako beste hiru ondoren, hauen artean: bigarren hizkuntza nazionala (suediarra), atzerriko bigarren hizkuntza, matematika eta zientzietako edo humanistikoko beste ikasgairen bat.
  • Unibertsitatean egin ohi den antzera, institutu bakoitzak bere ikasleak aukeratzen ditu:  nota bat eskatzen du bertan sartzeko (Espooladenek 8/10). 
  • Portatila ikasle bakoitzak ekartzen du etxetik.

                                                Hona hemen gure bisitan ateratako argazki batzuk:




Berriro ere espazio ederren lekuko izan gara




                   
                                                Hormarik gabeko liburtegi ederra



Geletan argi-indarra sabaitik hartzen da.


                    
                                    



Baina hoberana, berriro ere, hemen dator