2019/11/18

ESKOZIAN BARRENA ERASMUS+ PROGRAMAREN ESKUTIK

Edinburgon, INLINGUA akademian, elkartu gara Europar Batasuneko herrialde ezberdinetako irakasleak “Content and Language Integrated Learning” ikastaroa egiteko asmoz.




CLIL metodologiak Edukiak, hizkuntza eta ikasteko gaitasunak uztartzen ditu. 



Epe luze edo laburrean landu daiteke

Edinburgo, Eskoziako hiriburua da, kulturalki oso aberatsa. Zorionez, bertako bazterrak ezagutzeko aukera ere izan dugu.

Old Town edo alde zaharra ezagutu genuen astelehen arratsaldean, Eskoziako historiari buruz gehiago ikasi eta Edinburgoko ikur bereizgarrienean, gazteluan, bukatu genuen gure bisita.



 Bertako kale bereziak


Holyrood palace

Edinburgh Castle

Rosslyn Chapel

Hurrengo egunetan ere, akademian, CLIL metodologiari buruz gehiago ikasteko aukera izan genuen eta horretaz gain, jolas didaktikoekin jolastu ginen. Gure ikasleekin jolastu aurretik guk probatzea bezalakorik ez dago!






Eskoziako edaririk famatu eta preziatuenaren dastaketa batean egoteko aukera ere izan genuen... WHISKY ezberdinak probatu eta edariari buruzko informazio pila ere jaso genuen!

Probatu genituen whisky ezberdinak

Zoragarria izan da Edinburgon bizi izandako esperientzia. Hemen bertako irudi esanguratsuenetako bat.


ESKERRIK ASKO EDINBURGH!!!