Ezaugarri batzuk:
- %30 migranteak dira eta %90ek finlandiera bigarren hizkuntza du. Oro har, arazoak dituzte maila on bat izateko ziklo amaieran.
- Horregatik, DBH bukatzen dutenean, preparatory class deitzen dena daukate: urte bat gehiago pasatuko dute klaseak prestatzen, batxilergoa egin nahi badute.
- Suediera da ikasten duten bigarren hizkuntza, nahiz eta ez gehiegi maite, finlandiarrak euren menpe egon zirelako XIV-XVIII mendeen artean. Ingelesa ikasten 6-7 urterekin hasten dira, eta geroxeago, frantsesa.
- Denak gelditzen dira jantokian: 11:00etan da bazkaria, ikasleak eta irakasleak elkarrekin. 14:30ean etxera doaz.
Eguneko argazki batzuk
Gazte-gaztetatik sukaldaritza, egurra lantzen eta josten ikasten dute

Gure ametsetako musika gela
Kanpo alde ederrak
Irakasleentzat sauna txokoa. Goizetan, eskolak hasi orduko erabiltzen zutela esan ziguten