Edinburgon, INLINGUA akademian, elkartu gara Europar Batasuneko herrialde ezberdinetako irakasleak “Content and Language Integrated Learning” ikastaroa egiteko asmoz.
Erasmus Programa KA 101 Europako diru laguntzarekin. Irakasleentzat garapen profesionalerako aukera. Irakasleak eta ikasleak Europako beste lurralde batzuei begira. 2018-19 Finlandian, Eskozian eta Irlandan murgildu ginen gure irakaskuntza prozesua hobetzeko eta nazioartekotza sustatzeko asmoz. Bigarren proiektua 2021-23 bitartean garatuko da eta 7 herrialde izango dira bisitatuko ditugunak
2019/11/18
2019/10/24
HELSINKI HIRIA eta HEZKUNTZA SISTEMA
HELSINKI
Goizean Helsinkiko inguru ederrak ezagutzeko tour kulturala. Hiri ederra, hotza, 4º etorri garenean. 600.000 biztanleko hiria da. Oinez edozein tokitara hurbiltzeko modukoa. Portua du eta bertan bi piszina aurkitu ditugu: bata hotza eta bestea, zorionez, 28 gradutan dagoena. Katedral gorri ortodoxoa eta zuria luteranoa, altura berean eraikita biak, garrantzi bera izateko pentsatuta. Baina toki bat aukeratu beharko balitz, liburutegia da hori, bertan biltzen baitira helsinkiarrak lagun artean egoteko, kafea hartzeko, talde lanak egiteko, josteko tailerrean aritzeko, ume zein gazte...

KAITAAN ESKOLA
Lehen eguna: Kaitaan eskola, 15 urte artekoa
MERITORI ESKOLA ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
Bigarren bisita, Meritori eskola (6-15 urte)
SPOONLADEN INSTITUTUA (BATXILERGOA)
Azken bisita : Espoonladen Institutua. BATXILERGOA BAKARRIK
TALLINERA BIDAIA
TALLINERA BIDAIA
Azken egunean, goizean goiz ferria hartu eta Tallinera iritsi ginen. Oso bidaia erosoa da, bi orduan egiten dena. Finlandiako golkoaren bestaldean dago Estoniako hiriburua.
430.000 biztanleko hiria da Tallin eta azken urteetan, turismoari eta teknologia berriei loturiko enpresei esker (Baltikoko Silicon Valley deitzen zaio), gorakada ekonomikoa ezagutu du.
Bere kokapenari eta historiari esker, estoniar askok finlandiera eta errusiera ere hitz egite dute. Gazteen artean ingelesa ere oso zabalduta dago.
Arratsaldeko azken orduan hartu genuen bueltako itsasontzia. Egun batean nahiko ondo ikusten den hiria da Tallin.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)