2022/05/30

KROAZIA


2022ko Apirilaren 2tik 8ra, Erasmus + programaren bidez, Kroaziako Split hirian egon naiz, Lekeitio BHIko irakasle bezala. Bertan Europako hainbat herrialdetako 45 pertsona inguru elkartu gara; besteak beste, Italia, Alemania, Turkia, Frantzia (Martinica barne), Letonia, Lituania, Grezia eta Finlandiako irakasleak.


Aurkezpen egunean Kroaziako kulturaren bi kontzeptu garrantzitsu ikasi genituen:


Lehenengo egun horretan, guztiok gure herrialdea, ikastetxea eta norberaren aurkezpena egin behar izan genuen:



Programako ekintza batzuk amankomunean egin ditugu, baina beste batzuk taldeka izan dira. Adibidez, 21. mendeko irakaslearen erronkak eta ezaugarriak zeintzuk diren aztertu ditugu eta proiektuak bideo bidez nola landu daitezkeen.



Nire ikastaroa “Using Technology in the Classroom” izan da; hau da, teknologien erabilera ikasgelan. Beste batzuek osasun mentala landu dute, baita sormena, ingeleseko klaseak, etabar.


Guk honako hauek ikasi ditugu, besteak beste: Plicker kartak nola erabili ebaluatzerako orduan, QR kodeen erabilera hezkuntzan, gamifikazioa nola egin, “escape room”en diseinua, “stop motion”a eta altxorraren bila jolasa irakasgaia errepasatzeko.



Gelako ekintzetatik at, ekintza kulturalak ere egin ditugu: Split, Salona, eta Brac irla ezagutu ditugu bertako gida baten laguntzaz. Horretaz gain, hargin bihurtzeko duten ikastetxea ere bisitatu dugu.



Aste nekagarria izan da, asteburua barne, egunero eta egun osoa ekintzetan murgilduta ibili garelako; baina guztiz gomendagarria ere beste herrialdeetako irakaskuntza-sistemak nolakoak diren ikasteko, ingelesa praktikatzeko eta harreman berriak sortzeko aprobetxatu baitugu.