Islandiara egin dugu bidaia LEKEITIOBHItik, bertako Hezkuntza Sistema ezagutzeko asmoz. Martxoaren 13tik 19ra Reykjavik hirian egin dugu egonaldia, "Strucutured Educational Visit to Schools & Training Seminars" ikastaroak eskeintzen zizkigun ekintza guztietara gerturatuz.
Lehen egunean izandako tartean bertako leku erakargarri batzuk bisitatu genituen.
Reikiaviceko itsas-argi bat.
Kale nagusia.
Lehen gauen aurora borealak ikusteko aukera izan genuen.
Ikastaroari hasiera HARPA eraikinean eman genion, hainabt herrialdetako 94 irakasle elkartu ginen bertan, aurkezpena egin eta hurrengo egunetan lan egiteko taldeak osatuz.
HARPA eraikina, ikastaroari hasiera eman genion lekua.
Erreferentziazko puntua Islandiako Unibertsitatea izan genuen, bertan formakuntza parte handi bat jasoz. Beste egunetan ikastetxe desberdinak ezagutzeko aukera izan genuen.
Borgasholtskòli eta Flensborg ikastetxeetara egin genuen bisita, bertako hezkuntza sistema azaldu ziguten eta ikastetxe bakoitzak dituen berezitasunak ikusi ahal izan genituen.
Borgasholtskòli Uper Secondary School. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa.
Flensborg Upper Secondary School.
Egunetako batean ikastexeko bisita bukatu ondoren National Museum bisitatzera eraman gintuzten.
National Museum
Bertako kultura eta irlak dituen naturgune zoragarrietara hurbiltzeko asmoz ur-jauziak, geyserrak, Europa eta Amerikako plaka tektonikoen elkartze puntua, hondartza beltza eta glaziarrak ikusi genituen beste gauza batzuen artean.
Bisitatu genituen lekuetako batzuk.