Aurten, Gent hirian ibili naiz Erasmus + programaren barruan "job shadowing" baten parte hartzen . Hau da, aste bete egon naiz frantses irakasle baten lana behatzen.
Gent hiria Flandesen dago, Belgikako iparraldean. HizkuntzA ofizial bakarra neederlandera da (Holandan bezala). Beraz, LH 3. mailan, frantsesa ikasten dute, eta DBH 1.etik aurrera, ingelesa. Hala eta guztiz, ingeles maila ona dute, gazteek oso beharrezkoa ikusten dutelako, eta telebistan zein filmetan asko erabiltzen delako. Frantsesa, ordea, ez dute hain beharrezkoa ikusten. Batxilergoan, gaztelania edo alemaniera ikasteko aukera dute.
Gent Erdi Aroko hiria da, historia handikoa, kanalak ditu, Brugge eta Amsterdam bezala, eta gauza asko daude ikusteko. Hemen, adibidez, Beffroi dorretik ikusten den hiria eta kanal bat
Garraio publikoa sarri-sarri erabiltzen da, batez ere tranbia, eta bizikleta jaun ta jabe, bai hirian, baita ikastetxean ere
Wispelberg Atheneum ikastetxean egon naiz aste bete. Kontutan izanik Genten hizkuntz nagusia nederlandera dela eta frantsesa hizkuntza atzerritarra dela, balio izan dit frantsesa nola irakasten den ikusteko. Gauza batzuk modu desberdin batean egiten dituzte: adibidez, gelaren erabilpena:
Lababoak dituzte gela guztietan. Irakasleek bere gelak dituzte, bere material guztiarekin eta ikasleak dira mugitzen direnak. Gela berezi bat dute, Batxiko ikasleentzat bakarrik, haiek lasai egoteko, jateko edo ikasteko. Doako denda bat ere badute (ekono ikasleek kudeatzen dutena).
Ordutegiak ere desberdinak dira: 12:00etan, ordu beteko etena egiten dute, bazkaltzeko (kasu gehienetan etxetik ekarritakoa) eta 15:40an etxera doaz. Azken orduetan, ahal den neurrian, komunikatzeko jolasak egiten dituzte
Lekeition, aurkezpen batzuk prestatu genituen hemengo ikasleek eta herria erakusteko, eta gauza bera egin zuten Gent-eko ikasleek. Horrez gain,
bideodeia egin genuen (ni han egonda) Lekeitioko eta Genteko ikasleen artean
Horren ostean, sakonki hausnartuko dugu hurrengo kurtsorako zeintzuk ekitaldi, elkartruke edo bidaia prestatu.