2024/06/11

ETWINNING PROJECT, TEEN LIFE ( 2023-24) DBH 1

 




Frankoniako Dinkelsbühl (Alemania) eta Pragako (Txekiar Errepublika) ikastetxe publikoekin batera aritu gara aurten Teen life  izeneko proiektuan gure ikasle gazteenekin, DBH 1ekoekin. Guztira 90 ikasle inguruk hartu du parte.

Proiektua hasi aurretik, ikasleei lan-talde batean nola jokatu behar dugun erakutsi zaie. Netiquette deitzen zaio horri.




Lehen jarduera alemaniarrekin egin genuen. Gabon aurretik, postalak idatzi, eta turroi partida batekin eta eguberri kantu bat lagun, Dinkelsbüleko ikastetxera bidali genituen. Bueltan, noski, eurenak jaso genituen. Hala izan genuen bertako jenjibrez egindako opil ederrak dastatzeko aukera! 




Geure buruarekin konfidantza hartzeko, This is us izeneko padletean, ikasle gehienek euren buruari buruz avatar bat prestatu eta zeozertxo idatzi zuten. Besteek idatzitakoa ere baloratu eta komentario postiboak utzi zituzten.



Honen ondoren, gure proiektuarentzako logo bat disenatzen hasi ginen. 30 inguru bildu genituen beheko padletean eta onenak  aukeratu genituen hiru ikastetxeen artean lehiatzeko.



                       Eta hara non gure artean egindakoa aukeratu zuten 30 ikaslek. 



Hurrengoa jardueran, gure herria ezagutzera emateko eta beste bi herrialdeetako hirien berri izateko, hamarna galdera landu zituen talde bakoitzak. 





  Egindako lana powerpoint aurkezpenetan bilduta geratu da.






Hurrengo atazak gure proiektuari ematen dio izena. Hiru herrietako gazteen bizimodua aztertzea du helburu, hala nola, zein dituzten ikastetxeko eguneroko zereginak, ikasgaiak, irakasleak, etxeko hainbat lan, eskolaz kanpoko ekintzak, aisialdia nola ematen duten, zein duten etxeratzeko ordua, pagarik jasotzen duten... eta beste hamaika kontu. 











eta noski hau onlineko meet batean praktikara daroagu eta eurenak entzun ere.  




Besteen ohiturekin alderatu ondoren, nork bere ametsetako bizimoduaz idatzi ahal izan du.




Eta azkenik, amets bilduma hau bideo labur batean jaso dugu.

Egia esan, beste era batera batera ikasi dugu, eta ondo pasatuta bidean! Hona hemen, adibide gisa, txekiarrekin jolasean kahootean:




                                              Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!