2024/06/15

ETWINNING FAKE NEWS, (2023-24) DBH4






Montagnana (Italia ) ikastetxe publikoarekin batera aritu gara aurten Fake News izeneko proiektuan gure DBH 4C ko ikasleeekin. Guztira 33 ikaslek  hartu du parte.

Proiektua hasi aurretik, ikasleei lan-talde batean nola jokatu behar dugun erakutsi zaie. Netiquette deitzen zaio horri.



Lehen jarduera alkarrekin, eta geure buruarekin konfidantza hartzeko, Introducing ourselves  izeneko jarduera padletean, ikasle gehienek euren buruari buruz avatar bat prestatu eta zeozertxo idatzi zuten.

 Besteek idatzitakoa ere baloratu eta komentario postiboak utzi zituzten.









Honen ondoren, gure proiektuarentzako logo bat disenatzen hasi ginen. 30 inguru bildu genituen beheko padletean eta onenak  aukeratu genituen bi ikastetxeen artean lehiatzeko.











Hurrengoa jardueran, gure herria ezagutzera emateko eta beste bi herrialdeetako hirien berri izateko, hamarna galdera landu zituen talde bakoitzak. 




Eta noski,  onlineko aukera ere izan genuen.



Azken aurreko fasean  fake newsen trataera landu dugu gelan, Bai sortzen diren berri faltsuak eta bai irudi faltsuak euren ezaugarriak dituzte, ze mediok publikatzen dituzten ezagutu, eta ondo aztertu ondoren berriak,  identifikatu eta euren gelako lagunei azaldu dizkiete.  Ondoren, beraiek sortzen hasi dira eta Book Creator deituriko  bilduma digitalean jaso ere bai.



 

Azken jarduera eta ondoen pasa duguna bideo grabaketa izan da. Bertan  bi ikastetxetako fake news guztiak aztertu ondoren, gustokoenak aukeratu ditugu  eta zergatia arrazoituz bideoa grabatu eta editatu. Italiako taldea ere bideogintzan aritu da, eta  eurena ikusteko eta entzuteko aukera izan dugu. 



Eskerrik asko parte hartu duzuen  ikasleoi!