2022/11/15

TXEKIAR ERREPUBLIKA

 Oraingo honetan Txekiar Errepublikan izan gara. Pragan zehar ibili ginen, 2022ko Azaroaren 7tik 11ra, beste zenbait irakaslerekin batera ICT in Education deitzen den ikastaro bat egiten.





Astean zehar hainbat klase desberdin izan genituen gure geletan teknologia era egoki batean ezartzen ikasteko. Hurrengo gaiak jorratu genituen:






Ikastaroan 8 irakasle egon giñen. Besteak beste,Turkiatik; Nimet, musika irakaslea. Serap, gaueko eskolako irakaslea. eta Hande, ingeles irakaslea. Eslobakiatik, Adriana eta Erika, matematikako irakasleak. Eta Kroaziatik, Sasa, eskolako zuzendaria eta Katarina, kroazierako irakaslea. Bakoitzak maila eta irakasgai ezberdinak irakatsi arren, denok ikasi ahal izan genuen asko besteengandik.






Lehenengo egunean, irakasle bakoitzaren aurkezpenak egin ondoren eta ikastarori hasiera eman eta gero, hiritik zehar bisita gidatu bat egitera eraman gintuzten.



                                                    Lennonen horma

Hiri zaharreko plaza




                                                               

                                   Pragako Charles IV izeneko zubi famatuan.





Gehienbat, online eta ordaindu gabeko aplikazioak erabiltzen ikasi genuen. Adibidez, Learningapps.org, ikasleentzako teoria zein praktika modu erakargarrian eman ahal izateko aplikazioa. Jolasak sortzeko web orrialdea da eta edozein gairi buruzko jolasak sortzeko aukera ematen digu.





   Sortutako jolasen adibide bat: https://learningapps.org/watch?v=phheq7xva22



Gelan erabiltzeko QRak sortzen eta ordenagailuak erabiltzen duten hizkuntza ezberdinetan kodetzen ere ikasi genuen. Code.org eta Qr.io erabiliz, gelan proiektu interaktiboak sortu ahal izateko herramienta teknologikoak kudeatzen ere ikasi genuen.


QRak erabiltzen ikasteko sortu genuen "altxorraren bila"ko hasiera.





Aurkezpen eta kahooten bat edo beste egitea ere tokatu zitzaigun, eta batzuk sari eta guzti!





Hainbat baliabide landu ondoren, hauek erabilita bakoitzak gure web orrialdea sortu behar izan genuen Weeblyz baliatuz. Hemen nik sortutako webgunea: MUSIC IN ENGLISH

Klaseko azken egunetan, musikaren bidez, ikasleek ingeles hizkuntza zein kulturara hurbiltzeko sortua.







Horrez gain, hiriko leku esanguratsuak ezagutzeko aukera ere izan genuen arratsalde batzuetan.


Jindřišská Věž, Enrikeren dorrea.



                                                       Wenceslao Plaza



Pragako erloju astronomikoa



 Liburutego publikoan aurkitu daitekeen, Mtaej Krenen, Idiom. Liburu infinituen eskultura.






Vltava ibaia






Azken egunean ikasitako guztia errepasatu eta aurkezpen batzuk egitea tokatu zitzaigun. Horren ondoren, ziurtagiriak batu eta agurren ordua iritsi zen.







Lanez betetako astea izan dugu, klaseak eta bisitak...ekintza asko izan ditugu. Hau honela izanda, oso aste onuragarria izan da, gomendatzeko modukoa. Beste herrialde batzuetako hezkuntza sistema zein irakasleen bizipenak ezagutu eta harreman berriak sortzeko balio izan diguna.

 
                                               Eskerrik asko irakurtzearren, 
Děkuji za přečtení