2022/11/29

ALEMANIA

 

   Núrembergera heldu beri, Italiatik etorritako Paola Balborekin batera.


Dinkelsbühl Bavierako Franconia zonaldean dagoen herria da. Bertan, enpresa eskola den SBS STAALICHE WRTSCHAFTSSCHULEn egon gara.
Argazkian, gu bion erdian, eskolako zuzendaria den Andreas Wedler.



Eskola honetan 6. mailatik 11. mailara dute, 11 edo 12 urterekin hasi eta 17 edo 18rekin bukatu.


15 minutuko bi atsedenaldi dituzte. Klaseak 45 minutukoak dira.


Bi enpresa simulatu dituzten, batean bulegoko materiala saltzen dute eta bestean kiroleko arropak. Enpresa hauek kudeatzeko Bavierako eskola guztiek programa berdina erabiltzen dute.



 CO2a neurtzeko aparatuak dituzte gela guztietan.


 Ingeleseko irakaslea etxeko lanak zuzentzen, ikasle baten lanak proiektatuta.


Eskolako proiektuen artean, ingurumenarekin lotuta, erleak dituzte, ikasleek eztia batu eta saldu egiten dute.

Lanbide Heziketako ikasleak beste eraikin baten daude, 3 urte irauten du, 15 urtetik 18ra. Lana eta ikasketak egiten dituzte aldi berean, 4 egunetan doaz lanera eta asteazkenetan eta ostiral arratsaldetan eskolara.

                                            Bertako egunkarian ere agertu ginen.   

Dinkelsbühl, erdi aroko herria polita da, harresitua, ondo zaindua eta turista askorik gabe. Gaueko 9etan egunero bertako historia kontatzen du gizon honek.

Etxeetako fatxadek ere  herriko historia kontatzen dute.


Fatxadek etxe horretako jendea katolikoa edo protestantea zen azaltzen zuten.


 Herria harresiarekin inguratuta dago eta parke itzela du.


Bisitatu genituen herrien artean garrantzitsuenak eta Alemaniako herri politenetarikoak Núremberg eta Rothenburg dira.  

    Nuremberg

Franconiako hiriburua, 2. Mundu Gerran ia osorik suntsitu zutena.

Argazkian, Konstantin Chytiris, Erasmus +eko arduraduna eta Paola eta biok.








     
   Rothenburg

Erdi Aroko harri bitxia, Ipuinetako herria, Alemaniako herri polit eta ospetsuenetariko bat.








Buelta bat emateko aukera.


Denda bateko eskaparatea.