2022/05/30

KROAZIA


2022ko Apirilaren 2tik 8ra, Erasmus + programaren bidez, Kroaziako Split hirian egon naiz, Lekeitio BHIko irakasle bezala. Bertan Europako hainbat herrialdetako 45 pertsona inguru elkartu gara; besteak beste, Italia, Alemania, Turkia, Frantzia (Martinica barne), Letonia, Lituania, Grezia eta Finlandiako irakasleak.


Aurkezpen egunean Kroaziako kulturaren bi kontzeptu garrantzitsu ikasi genituen:


Lehenengo egun horretan, guztiok gure herrialdea, ikastetxea eta norberaren aurkezpena egin behar izan genuen:



Programako ekintza batzuk amankomunean egin ditugu, baina beste batzuk taldeka izan dira. Adibidez, 21. mendeko irakaslearen erronkak eta ezaugarriak zeintzuk diren aztertu ditugu eta proiektuak bideo bidez nola landu daitezkeen.



Nire ikastaroa “Using Technology in the Classroom” izan da; hau da, teknologien erabilera ikasgelan. Beste batzuek osasun mentala landu dute, baita sormena, ingeleseko klaseak, etabar.


Guk honako hauek ikasi ditugu, besteak beste: Plicker kartak nola erabili ebaluatzerako orduan, QR kodeen erabilera hezkuntzan, gamifikazioa nola egin, “escape room”en diseinua, “stop motion”a eta altxorraren bila jolasa irakasgaia errepasatzeko.



Gelako ekintzetatik at, ekintza kulturalak ere egin ditugu: Split, Salona, eta Brac irla ezagutu ditugu bertako gida baten laguntzaz. Horretaz gain, hargin bihurtzeko duten ikastetxea ere bisitatu dugu.



Aste nekagarria izan da, asteburua barne, egunero eta egun osoa ekintzetan murgilduta ibili garelako; baina guztiz gomendagarria ere beste herrialdeetako irakaskuntza-sistemak nolakoak diren ikasteko, ingelesa praktikatzeko eta harreman berriak sortzeko aprobetxatu baitugu.


2022/05/25

ISLANDIA NEGUAN

Islandiara egin dugu bidaia LEKEITIOBHItik, bertako Hezkuntza Sistema ezagutzeko asmoz. Martxoaren 13tik 19ra Reykjavik hirian egin dugu egonaldia, "Strucutured Educational Visit to Schools & Training Seminars" ikastaroak eskeintzen zizkigun ekintza guztietara gerturatuz. Lehen egunean izandako tartean bertako leku erakargarri batzuk bisitatu genituen.  

Reikiaviceko itsas-argi bat.
Kale nagusia.
Lehen gauen aurora borealak ikusteko aukera izan genuen.

 Ikastaroari hasiera HARPA eraikinean eman genion, hainabt herrialdetako 94 irakasle elkartu ginen bertan, aurkezpena egin eta hurrengo egunetan lan egiteko taldeak osatuz.
HARPA eraikina, ikastaroari hasiera eman genion lekua.

 Erreferentziazko puntua Islandiako Unibertsitatea izan genuen, bertan formakuntza parte handi bat jasoz. Beste egunetan ikastetxe desberdinak ezagutzeko aukera izan genuen.

Borgasholtskòli eta Flensborg ikastetxeetara egin genuen bisita, bertako hezkuntza sistema azaldu ziguten eta ikastetxe bakoitzak dituen berezitasunak ikusi ahal izan genituen.



Borgasholtskòli Uper Secondary School. Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa.





Flensborg Upper Secondary School.

Egunetako batean ikastexeko bisita bukatu ondoren National Museum bisitatzera eraman gintuzten.
National Museum

Bertako kultura eta irlak dituen naturgune zoragarrietara hurbiltzeko asmoz ur-jauziak, geyserrak, Europa eta Amerikako plaka tektonikoen elkartze puntua, hondartza beltza eta glaziarrak ikusi genituen beste gauza batzuen artean.
Bisitatu genituen lekuetako batzuk.