Oraingo honetan Erasmus + ikastaroa Palermo hirian izango da, martxoaren 19tik 25era bitartean. Ikastaroaren izenburua Teaching Languages in the Digital Era da.
Igandean oraindik ikastaroa ez da hasi, baina ikastaroan parte hartuko dugun batzuk heldu gara Palermora. Joku batzuk egin eta bazkaltzera goaz denak batera.
Bazkaldu ostean, tour bat egin dugu oinez Antoniorekin, hiria ezagutzeko. Monumentuak, eta iturriak ez ezik, hiri honek duen kaosa ere ezagutu dugu.
Gero, afalorduan, beste irakasle batzuekin elkartu gara. Belgikakoak, Alemaniakoak, Letoniakoak, eta Lituaniakoak dira.
Ikastaroa bi taldetan banatuta dago: IKT taldea eta hizkuntzen taldea. Gurean 7 pertsona gaude: Sandra eta Tatjana Letoniatik; Karen Belgikatik; Belén, José eta Maria Jose Espaniatik.
Gaur ikastaroaren nondik norakoak azaldu dizkigute eta erreminta digital batzuk ezagutu ditugu. Adibidez:
Mentimeter: aurkezpen digitalak.
Google Jamboard: arbel digitala, elkarlanean aritzeko. Hau erabili dugu gure aurkezpen txiki bat egiteko gure taldekidieei.
Padlet: elkarlanerako horma digitala da. Gurea sortu eta besteekin partekatu dugu.
Gero Baamboozle erabiliz, jolas bat sortu dugu eta klasean probatu dugu. Bukatzeko Quizlet aurkeztu digute. Interesgarria da “Flashcards”, sortzeko ikasitako berrikusteko eta etxean lan egiteko. Modu ludikoan ere ikasi ahal dela erakutsi digute.
Hurrengo egunetan, dinamika bera erabili dugu, aurreko egunetakoa birpasatu, eta hainbat jolas edo aplikazio erabili ditugu.