2023/06/05

ETWINNING PROJECT 2022-2023

 

  Islandian sortu zen proiektu hau, bertan egindako ikastaroan. Han ezagutu nituen beste ikastetxe askotako irakasleak eta honi esker, Katalunia, Kroazia eta Txekiako ikastetxe publikoekin batera aritu gara urte honetan Let´s bond izeneko lan batekin. 



Lehen ariketa legez  ikasleak lanean jarri genituen euren burua aurkezten. Gero, gu lauroren arteko logoa asmatu behar izan dugu.Ikasle  bakoitzak berea egin eta gero, Padllet batera igo eta denen artean ederrena  hautatu dute  "like" botoiari emanez. 













Bigarren ariketa gabonetako postalak sortzea izan da. Txekiako ikasleekin trukatu ditugu gure postalak eta hemen argaki batzuk gabonak elkarri zorionduz 
.





                                         




Hurrengo pausuak gabonak nola ospatzen ditugun kontatzea zuen helburu. Horretarako, lau powerpoint sortu ditugu, herrialde bakoitzak bat. Denak irakurri eta elkarrengandik asko ikasi dugu.. 


Hona hemen txekiarrek egindakoaren txataltxo bat: 

                                         


 Eta hemen Lekeitioko DBH1eko ikasleek  egindako zati batzuk: 



Kroazioako ikasleek egindako zatitxo bat:




Denak irakurrita, elkar ezagutzeko unea heldu da eta MEET saioa antolatu dugu Txekiako eskolarekin . Bi gelak kahoot batekin aritu gara, aurrez elkarri pasatutako lanen harira.









Otsaila heldu da eta hurrengo lanari ekin diogu: gure herrialdeen ezagutza. Horretarako, herrialde bakoitzak 10 galdera  proposatu ditu eta honela  eraman dugu aurrera ikerketa. Amaitu denean, PADLET batean eseki ditugu, denok irakurtzeko moduan egon dadin. 





 



eta hona hemen lan batzuen azalak:  










Hona hemen Kataluniarrak eta Kroaziarrak beste saio batean.



Aste Santu ostean berriro lanean jarri gara. Oraingo honetan, gure tradizioko istorio bat partekatuko dugu. Txekiarrek  The LEGEND OF FOREFATHER CZEC egin dute; kataluniarrek SAINT JORDIREN  istorioa eta kroaziarrek THE LAKE FAIRY . Gure taldeak TARTALOREN kontakizuna aukeratu du. Hona hemen irakurgai: 


The story of Tartalo



Once upon a time there was a strange creature in the mountains of the Basque Country. Its name was Tartalo. He was huge, strong and he had only one eye. He lived in a cave and he ate sheep but his favourite food was human beings. In his cave there were a lot of sheep.


One day two brothers went hunting, but a storm started and they decided to take refuge in the cave of Tartalo. The following day when they got up they saw Tartalo. It   was an enormous monster  and he was invincible.  Tartalo  ate one of the brothers and he let the other one  for the next day. He put a magic ring in the boy`s finger and said to himself “I will eat him tomorrow”. The second brother was still alive, but he was in danger. 



The second brother was very brave and needed a plan to escape.  His plan was to put a stuck on Tartalo`s unique eye. So at night, when Tartalo went to sleep  in the cave the boy finally put the stuck in his eye. Tartalo could still  see but not very well. In the morning the boy put some fur of sheep on him. Tartalo was suspicious, so he touched all the sheep one by one he didn’t notice him.  In the end  the brother had left and he escaped from the cave pretending to be a sheep. But he had the magic ring in his finger and the ring spoke and it said “ I’m here, I’m here” when Tartalo asked “where are you?”.


          

So Tartalo  kept calling the ring “where are you?” and the ring continued giving his location. That’s why the boy had to make it dissappear. In the end, he cut his finger with the ring and threw it down the lake. The giant kept calling “where are you?” and followed the ring in the lake. This is how Tartalo fell into the lake and drowned luckily.


Baina proiektua ez da hemen amaitzen. Azkenik, marrazkiz apaindu ditugu elkarren istorioak, eta hiru liburu ilustratu sortu ditugu.





                                       


 

 

                          https://www.storyjumper.com/book/read/154611641/lenkaH


         




Barruan aurkituko duzuenaren adibideak:













Ebaluazioarako ere denboratxo bat hartu dugu eta gustura egon garela adierazi diogu elkarri. Ea hurrengo urtean berriro elkartzen garen. 


2023/04/06

ITALIA

 

Oraingo honetan Erasmus + ikastaroa Palermo hirian izango da, martxoaren 19tik 25era bitartean. Ikastaroaren izenburua Teaching Languages in the Digital Era da. 

Igandean oraindik ikastaroa ez da hasi, baina ikastaroan parte hartuko dugun batzuk heldu gara Palermora. Joku batzuk egin eta bazkaltzera goaz denak batera. 

Bazkaldu ostean, tour bat egin dugu oinez Antoniorekin, hiria ezagutzeko. Monumentuak, eta iturriak ez ezik, hiri honek duen kaosa ere ezagutu dugu.



Gero, afalorduan, beste irakasle batzuekin elkartu gara. Belgikakoak, Alemaniakoak, Letoniakoak, eta Lituaniakoak dira.


Ikastaroa bi taldetan banatuta dago: IKT taldea eta hizkuntzen taldea. Gurean 7 pertsona gaude: Sandra eta Tatjana Letoniatik; Karen Belgikatik; Belén, José eta Maria Jose Espaniatik.

Gaur ikastaroaren nondik norakoak azaldu dizkigute eta erreminta digital batzuk ezagutu ditugu. Adibidez: 

  • Mentimeter: aurkezpen digitalak.

  • Google Jamboard: arbel digitala, elkarlanean aritzeko. Hau erabili dugu gure aurkezpen txiki bat egiteko gure taldekidieei.

  • Padlet: elkarlanerako horma digitala da. Gurea sortu eta besteekin partekatu dugu.



Atzokoa berrikusteko Bamboozle erabili dugu. Mentimeter nola erabili ikasi dugu eta horren ondoren, ikasitakoa praktikan jarri dugu eta gurea sortu ere bai.

Gero Baamboozle erabiliz, jolas bat sortu dugu eta klasean probatu dugu. Bukatzeko  Quizlet aurkeztu digute. Interesgarria da “Flashcards”, sortzeko ikasitako berrikusteko eta etxean lan egiteko. Modu ludikoan ere ikasi ahal dela erakutsi digute.


Hurrengo egunetan, dinamika bera erabili dugu, aurreko egunetakoa birpasatu, eta hainbat jolas edo aplikazio erabili ditugu.



Ikastaroan murgilduta

Ostegunean, klaseen ondoren bisita kulturala egin dugu eta Cefalù ezagutzera joan gara. Oso herri polita da, nabaria da turistikoa dela.



Ikastaroaz aparte, turismo apur bat egiteko aukera izan dut. Hauek dira ateratako argazkiak.

Siziliako limoiak Mercato Ballarò

Cannolo tipikoa rikota eta pistatxoarekin

Dastaketa


Quatro Canti 
Fontana della Vergogna

Falcone e Borsellino

Ikastaroari amaiera emateko, orri zuri handi baten eskatu digute era kreatibo batean asteko laburpena egiteko. Hau da gure artelana.


Amaiera ofiziala emateko, banan-banan ziurtagiriak banatu dizkigute. 
Ikastaroa asko gustatu zait, alde batetik oso praktikoa izan delako eta beste alde batetik, erabiltako baliabideak gure eguneroko lana erraztuko digutelako. 

Ziurtagiriak jasotzen


Ciao Palermo!
È stato un piacere