Reykjaviken eman diogu hasiera  eskolen sare handi den Etwinning tailer honi, 2022ko uztaileko 18tik 30 arte egindako  ikastaroan.  
                                                               Aste osoko agenda
Centre Plaza Hotelean  artatu gintuzten igande arratsalde batean eta hiria eta kideak ezagutzeko scape room jardueraren bitartez aritu ginen taldeetan.
Astelehenean eskolen aurkezpena. Zer eta zergatik  Etwinning? 
Lekeitio BHI  erakusteko aukera izan genuen eta beste 8 eskola ere ezagutu genituen: Lleidatik  Alfons Costrafedra; Kroaziatik, Split ondoko Zmijavci eskola; Hungariatik, Budapest Aquincum;   Errumaniatik Saint George Székely Mikó College; Italiatik,  Veronako  Instituto Técnico Statale Cangrande della Scala; Greziatik, Atenaseko  Geniko Lykio Agias Paraskevis; eta Cadizetik, Oratorio Padre Torres Silva. 
Asteartean,  asteazkenean, eta ostegunean Etwinnen bitartez eskolek egindako lan bateratuen praktika onak ezagutu genituen (networking). Honetaz gain, ikastetxearen internazionalizaziorako akrediatzioa  eskatzeko informazioa jaso eta hori lortzeko bidean hasi ginen.  
Goizeetan lanean eta arratsaldeak kideekin sozializtatzeko aukera ezin hobea Islandiako magia, eta  edertasuna ezagutu bitartean. Duda barik, asteko momenturik ederrenak. 
 Hungariako,  Kroaziako  eta Lekeitio BHI ko  ikastetxeetako kideak Mareika Raabe irakaslearekin 
Ikastaroa amaitu bitartean, lehen urratsak eman ditugu  datorren urtean burutuko dugun  proiektua disenatzeko: Let´s Bond,  Lleida, Kroazia eta Lekeitio batera arituko gara. 
Reykjaviketik ordu batera dagoen  Fragradalsfjal sumendia. Iaz lehertu zen eta labaren mihia  ikustera hurbildu ginen. 
                                                            Kerid sumendiaren kraterra
                                Sólheimajökull  glaziarra, sumendiaren hautsez zikindua
                                    Geysirrak bere indarra erakutsi zigun tartean- tartean. 
  Hegoaldeko hondartza beltza: Reynisfjara eta itsasotik ateratzen diren harri bolkanikoak
                                                                Vik herria 
                                   Hau Islandiako ur-jauzirik ezagunenetakoa da, batez ere, zinemari esker, Skógaffos, 
irlaren hegoaldean.
                 Arrantzaleen herri polit bat, Stykkishólmur, hego-mendebaldean. 
          Larunbat goizean, hausnarketa, ikastaroaren ebaluazioa eta agiriak jasotzeko unea. 

.jpg)






















.jpg)


