2020/06/01

IRLANDA




DUBLIN: ERASMUS+PROGRAMAREN ESKUTIK

Astebetez Dublinen egoteko aukera izan dut Europako nazio desberdinetako irakasleekin batera. Goizero akademiara joateaz gain, bertako kultura eta inguruaz gozatzeko aukera paregabea izan dut.


Egunero hitzordua ELI akademian. Ingelesa praktikatu eta Irlandako kultura, gastronomia, politika...ezagutu ditugu.



Clil metodoa ikasten ari diren irakasleen talde baten parte hartu dut ikasle gisa.


Akademiatik atera eta epaiketa bat zuzenean jarraitzeko aukera izan dut. Bitxia izan da!!!





Arkeologia museoa eta Trinity Collegeko liburutegia 


Dublinetik ordu erdira herri arrantzale zoragarria, hiriko estresa ahazteko leku paregabea.


Eta, nola ez, garagardoaz gozatzeko tartetxo bat atera dut; Temple Bar auzoan, garagardoaz gain, zuzeneko musika emanaldiak nonahi aurki daitezke.